logo
Català Español Euskera English Deutsch Français  
 

  Erreserba  
Newsletter
+34 973 661 787  
C/La Bedoga, 2
25514 Senterada
Lleida, Spain
 
info@casaleonardo.net  

Casa Leonardoren sorrera, Flamisell ibaiaren buruan kokatutako zentral hidroelektrikoek ekarri zuten mugimendu konstruktibo handiarekin lotu beharra dago, XX. mendearen hasieran.
Langile batzuk hidroelektrikoetako obretan lan egiten zuten bitartean, beste batzuk elikagaiez edo materialez hornitzen zituzten langile hauek, edo/eta ostatu negozio bati hasiera ematen zioten.
Hauxe da, hain zuzen ere, nire aitona Leonardo Vidalen kasua, Josep Gallart bere ezkonanaiarekin Gerri de la Saletik Senteradara etorri zena, ostatu eta janari-denda bat eraikitzeko asmotan.
Inguruabar ezberdinek nire aitona negozioaren jabe egin zuten, eta berak kudeatu zituen ostatua eta janari-denda, bere emazte zen Maria Rollanekin batera.
Nire aitonaren heriotzean, nire amonak negozioarekin jarraitu zuen 1977. urtean erretiroa hartu zuen arte. Urte honetan, denda eta ostatua itxi egin zituen.
Dendak eta ostatuak 2001. urterarte itxita jarraitu zuten. Urte honetan, nire jaioterrira bueltatu eta etxearen ateak berriro irekitzea erabaki nuen, hasiera batean taberna-kafetegia (2001eko uztailaren 14an) eta hilabete batzuren buruan landa etxe bat martxan jarriz (2001eko azaroaren 1ean).

1 2 3
4 5 8
1 3 2
 
  espigues ecoturisme turismepallars trapa lleidarural turalcat pallarsjussa pirineus lleidatur turismecat act
Casa Leonardo C/La Bedoga nº2 Senterada 973661787 info@casaleonardo.net - LEGE OHARRA - WEB MAPA