Bertan, inguruetako gazta eta hestebeteak dastatzeko aukera izango duzue, gure ardo kartarekin primeran konbinatzen dutenak. Kartetan jolastu edo solasaldi atseginean ere aritu ahal izango zarete. Neguan, sutondoaren epeltasunean goxo-goxo egongo zarete, eta udan terrazaren giro atseginaz gozatzeko eta oinak errekan sartzeko aukera izango duzue. Urte osoan zehar, herritarrokin harri-bideen, jaien edo tradizioen gaineko solasaldian aritu zaitezkete nahi izan ezkero.
|