Pasa, pasa!
Gure landa-etxera zatoztenean honakoak ezagutaraziko dizkizuegu, hala sutondoan neguan nola erreka bazterrean udan:
- Montcorteseko aintzirari buruzko kondairak
- Vall de Boi-ko erromanikoaren historia
- AiguesTortes eta Sant Maurici Parke Nazionaleko txoko urrunak
- Paisaiaren baretasuna eta isiltasuna nagusi diren Pallarseko ibilbide ahaztuak
- Vall fosca-ko bazter magikoak
Sutondo kondairak dira, aiton-amonek kontatutakoak eta belaunaldi gazteek ikasiak.
Errondailak, kondairak eta istorioak dira, denak txorizo edo gazta zati batekin, baso bat ardo edo salda bero baten gozamenean entzutekoak.
Ikusten duzuenez, landa-turismoa eginez Lleidako Auñamendiek gordetzen dituzten altxorrak deskubritzeko gai izango zarete. Casa Leonardo landa-etxea zuen zain duzue! Kalitatezko landa-etxea, abegikortasun eta xarmaz betea, liluratuko zaituzten hamaika bitxikeriaz. |