logo
Català Español Euskera English Deutsch Français  
 

  Erreserba  
Newsletter
+34 973 661 787  
C/La Bedoga, 2
25514 Senterada
Lleida, Spain
 
info@casaleonardo.net  

Pallars-en ondare artistikoa eskualdeak bisitariarentzako eskaintzen dituen altxorretako bat da. Eskualdearen historia adierazteko erakusgarri baliotsuak dira, besteak beste, eskualdean banandutako eliza erromaniko ugariak, gazteluak eta zelatari-dorreak osatzen duten Erdi Aroko defentsa lerroa, edo jauretxez osatutako arkitektura zibil ugaria.
Pallars Jussàn aurki ditzakezuen museoak:

Alta Ribagorça alboko eskualdean Boí haraneko erromanikoa aurkitzen dugu. Boí Haraneko talde erromanikoa Taüll-eko Sant Climent eta Santa Mariak, Boí-ko San Juanek, Erill-eko Santa Eulàliak, Barruerako Sant Feliuk, Durroko Natibitateak, Cardet-eko Santa Mariak, Coll-eko Jasoneak eta Durroko Sant Quirc baselizek osatzen dute. Bere ezaugarri nagusietako bat estilo arkitektoniko batasuna da. XI. eta XII. mendeetan zehar egindako eraikuntzak dira, Italia iparraldeko estilo arkitektonikoz eraikiak (erromaniko lombardiarra). Estilo honek, eraikinen funtzionaltasuna, harriaren lan arduratsua, kanpandorre lirainak eta kanpoko apaingarri diren arku itsu eta banda lonbardiarrak bereizgarri ditu.

1 2 3
4 5 8
1 3 2
 
  espigues ecoturisme turismepallars trapa lleidarural turalcat pallarsjussa pirineus lleidatur turismecat act
Casa Leonardo C/La Bedoga nº2 Senterada 973661787 info@casaleonardo.net - LEGE OHARRA - WEB MAPA